PREZIOAK:
Ohiko ikasle jankideak: 4,60€ ikasturte guztirako izena emandako ikaslea ohiko ikasle bezala onartuko da. Ikasturte osoan, astean, gutxienez, 3 egunetan erabiltzen dutenak.
Garraio eskubidea duen ohiko ikasle jankideen hobaria kendu egin dute.
Ikasle jankide ez ohikoak: 5,20€
OHIKO JANKIDEEI ORDAINKETAK
2026-2027 kurtsoko jantoki-egunak 176, lehen egunetik hasi direnentzat. 809,6 euroko aurrekontua 10 hilabetetan banatzen da eta hilabete bakoitzeko kuota guztiek kopuru bera izango dute 80,96. Lehenengo helbideratzea urri hasieran egingo da eta azkena ekaina bukaeran. Abendukoa eta ekainekoa hilabetea bukatu aurretik pasako dira, kontuak itxi behar izaten ditugu eta.
KUOTAK ITZULTZEA
Jankidea ez bada astebetez edo aste gehiagoz jarraian jantokira joan behar, beti ere, lehenago jakinarazten bada, egun horietako kuotaren
%50a itzuliko zaio. Itzulketa guztiak ekainean egingo dira.
Ikasle jankideak jantokiko beka jasotzen badu, ezin da inola ere ezer itzuli.
PIKNIKA
Irteeraren bat dugun egunetan jantokiko piknika eskatzeko aukera dago. Piknika eskatzen ez dutenei egun horretako menuaren %50eko deskontu egiten zaie.
EGUN BAT JANTOKIAN
Noizbehinkako jankideak jantoki zerbitzua egun konkretu batean erabili ahal izateko, aurreko egunean jakinarazi behar da. Horretarako tutoreari eta jantokiko arduradunari email baten bidez abisua emanda nahikoa da.