Nor gara?

Eskola publikoa eta inklusiboa

Eskola publiko bat gara, guztiona eta guztiontzat. Aukera berdintasuna, inklusibotasuna, hurbiltasuna, aniztasuna eta kohesio soziala ahalbideratzen duen eskola.


Euskalduna

Euskaraz bizi eta euskaraz hazi nahi dugu. Euskal historia, kultura eta ametsetan oinarritzen den eskolak ezinbestekoa du euskara eguneroko harremanetan eta ikasketetan bultzatzea. Baina horrez gain, euskal hiztunak mundu globalizatuan jardun eta eraginkorrak izan daitezen, gure ikasleek beste hizkuntza (gaztelera eta ingelesa) eta beste herrialdeen berri ere jasotzen dituzte.


Txikitasunak egiten gaitu handi

Adin aniztasuna gure ezaugarrietariko bat da. Adin ezberdinetako ikasleak elkartzeak interakzioa aberastu egiten du; pentsaera, estrategi, bizipen jarrera anitzagoak sorrarazten ditu; ikasleen arteko harremanak errealagoak egiten ditu, kooperazioa indartzeko eta konpetitibitatea ahultzeko bideak zabaltzen ditu, elkarrengangik eta elkarrekin ikasteko ditugun aukerak areagotzen ditu. Azken finean, inklusiorako bideak zabaltzen ditu.


Berritzailea

Berritzailea izaki, etengabeko hobekuntzaren alde egingo duen ikastetxea nahi dugu, irakaskuntza nahiz metodologĂ­a berritzaileekin konprometitua egongo dena, ikasleek beren oinarrizko gaitasunak garatzea bermatzeko.

Herriarekin eta auzoekin lotura

Herria bizirik mantentzea nahi dugu. Eskola oso garrantzitsua da herri batentzat. Hori ezin dugu ahaztu eta herriak bizirik mantentzeko lanean, beste herri erakundeekin ere lanean eta koordinazioan, jarraitu behar dugu. Herriko usadizoak bizirik irauteko lanean dihardugu.

Naturarekin konprometituak

Gure helburua ingurunearekiko eta gizartearekiko konpromiso solidarioan heztea da. Horretarako ikasleek natura maitatu, errespetatu eta gozatu dezaten nahi dugu.